XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jakin al'dezu, Joxepa? esan zion, aulki, Inaxi'k.

- Bai, oraintxe, or dakarkite....

Etxe oso-osoa bat-batean gure gaiñera erroiztu izan ba'zan ez genduan danok batera Iñaxi'k bere emakume sentzune zorrotzarekin dana iruditu ta atera zuan alako oiu-karraxirik aterako.

An zeukaten Nemexio kamioi gañean, tranbeko geltoki aurrean, etxetik urten zanean zamakizkian galtzak, apretak txiñalka ta barrengo elastikuaren gañean bota zuan txamartxo zar batekin jantzita.

Beti txapelakin ibilli oi zan gizona, kaskutsik zegoan.

Santu bat zirudin.

Alako irripar triste-triste bat bialdu zuan al izan zuan kemen guziarekin bere etxeko leiora, gizarajoak.

Eskumuturrak gerri atzean lotuta, ankak txankotilletan lokarrituta zeuzkan.

Aldamenean militar bat eta lau palanjista oietakuak eta iru txapel gorri.

Ixil-geldik, erriko bat edo beste, begira.

Leioak, geienak itxita.

Erri oso-osoa ilda geratu ba'litz bezela zegoan; erailtzera zamakiten gizonaren eriotzaurrea ixilpean gorde nai ba'lu bezela.

- Bájalo del camión geltokitik atera zan mutur beltz batek egin zuan oiu.

- Que bajes Nemexio'k aldamenean zeukan txapel-gorriak zaunka.

Nemexio ezin igitu.

Begi aundi aiek bai argi, norbaiteri zerbait adierazi naiean bezela!.

Otoi egiten noski.

Txapel-gorria igo, ostiko bat eman eta kamioitik arto saku bat bezela bota zuan lurreraño, gizona.